kontrasti
Ondala 3 hileko abenturi kontarot eta hamen neguko argazki gexaua zeuek bixkat gexaua ulertzeko zer dan benetan Napoleonek deitxutzan morun: "General Invierno".Hotza demaseku, enerun atzanetan ixe bi astetan -27 gradotan egon ginan. Egunin 5 orduko argixe eta batzutan emoten ban, hain ilune ze, bera egune be gaba zanela. Dana zurixe ero grise. Jenti ondiokan be grisaua. Berba baten laburtzeko: deprimenti.
Hau goiko argazkixau otsailan 28an atataku de eta parki emoten dabena, berez itsosu de. Itsosun gañin txakurraz pasietan. Atzin ikusten dan dorre luzi, Suomenlinna ixeneko isli de. Oinez, oinez... ezin zan jun bañe ixe ixe.
Hamen behiko argazkixe ostea Inari lagun albun atata da eta bera edifizixu sauna bat da.

... eta on: UDI!!!
Sarek ondala gitxi einddako joku errepikakorot beran permisuaz bañe beste leko baten.
Itxi begixak eta imagina leko lasai-lasai bat. Zeru zabal-zabala eta urdiñ intensu. Euzkixak gozo-gozo joten dau. Lago baten albun zaz, urak bare-bare. Muelle txiki bat dakazu aurrin eta berta urreatzi pentzatezu. Aurrin lagun beste parti ikusten da, arbolaz beteta, begixe berdez betetan dabenak. Trankil-trankil, ixelako prisa baik, muellin jarri eta begixak itxitxe, beste zentzumenak biharrin ipintxezuz.
Olatoik ez egon arren, urak muellin eta harrixan kontra etxen daben zarati entzuten da. Zeozelan itsosu akorda eratxen dau bañe kresal usañe falta. Haxetxun bixkat danetik, eztotza lagaten euzkixai gexei berotzen eta bidez batez, muellin albun dazen arboletako ostuk astintzen dau. Eta ordun konturatzen zaz denpora asko zanela haxi entzuten ezenune.
Buruko kezka buztik desagertzen diz hor momentun. Denpori gelditxu etxen da. Pozik sentiuten zaz, bañe poztasun trankile, ez euforiku. Gustoa. Zoriontzu.
Zeure buru topateko leko aproposa.
Hon irai begixak eta behatu argazkixai. Hori leku exisituten da.

Hau Virrat ixeneko lago baten atata da, gitxi gora-behera Finlandiako zentrun mendebalderutz. Hortxe neuan ni "Sapato Azulin" eta ulertzezuen morun, ixelako inbirixa baik.
Hurrengoko argazkixak, lelengoku gabeko 0'30xetan atataku.
Gabaz ez ban gexauarik iluntzen. Bigarren argazkixe euzkixe urteten goxaldeko 3'30xetan.Berba gexauarik ez, bakarrik gozatu.

3 Comments:
Nogaz juen ziñan lagu hortara? Leku aproposa da mutil finlandiar indartsu eta eder bategaz joateko... :P
By
etxekalte, at 6:14 PM
jajaja! Etxe... Saara ixeneko lagun finlandesa bateaz. Bañe bai, ezta ez leko eskasa... Mutile jatorra ixanda, nahikure.
By
magali, at 7:04 PM
joe magali....zelako lekuek!!!
aste bete egon naz etxean internet barik...ta hara zenbat nobedade ekarri dozuzen!!!
In-presionante parajiak.
nik egixa esan, nahixau ditxut edurrik gabe agertzen diazen argazkixak.
Definitibamente, kotxia hartu ta laster gaude hor!!!!!!!!!!!!!!!!
Mua pitxin!
By
Sare, at 1:25 AM
Posta un commento
<< Home