HELSINKI

lunedì, luglio 10, 2006

Inari

Inkreibli de urtarukin batea zelan aldatzen dan naturi, paisaji, jenti eta dana. Dana. Gure partin be aldaketi bara bañe ezta holako bortitze. Eta ikusitxe zemat kostaten gaztan blogin idazteko tarti topati (ze ejekutibi eindde nabil) planin aldaketa batzuk eitxuaz eta ondala 3 hile Inarire jun nitxanetik hasiko naz.

Inari de Finlandiako 2. lagoik handixena. Goi-goxan da, ondarrun esaten douen morun, "amaneko lekutan".

Han jun giñan 2 txeka, belga bat, holandes bat eta neu 4 eguneako. 19 ordu autobusin einde gero aila ginan. Mundun atzanea gixuzenela emoten ban, jun de jun de jun de jun... Paisaji beti bardiñe. Ondiokan edurre euan bañe orduntxe urtzen hastekotan ze ez ban holako hotzik etxen.

Aila ginan halako baten eta biaji egixe esan geuk pentzaten genune baño askoz hobetua ein genun. Txabolan jauin gixona holandesa zanetik eta belgi ariña egonda euanetik guk entxufi demasa aila ginanetik. Asmu kotxe bat alkila eta gero geure konture jun eta etorri etxi ze distantzixak oso oso handixak diz hortzir eta garraiobidik egon baraz bañe gitxi.

Nun gure sorpresi kotxik alkilatekuk batzuk itxitxe eta beste batzuk haidanbeste diro eskatzen benin aste-santuk zinelako. "Guk ezingainke ba horrenbeste ordainddu". Zer ein? Zelan mobiu? Oinez sekule iñoa ez ginan ailako. Bañe traaaankil. Bera negozixu eruten ban andrik esaskun: Laponian dana da posible. Berak ezautzen bala Haskies txakurran (ideaik be eztakat zelan idazten dan, baten batek lagundu laike?) granja bat eta berak erungo gatxunela. Eta gero handik herrire juteko autobusak erungo gatxunela. "Bañe autobusan paradaik bara han ala?" guk. "Ez, bañe hamen dana galdetzi de". Esan eta ein. Bixamonin han para gazkun autobuse esandako morun.

Eta bai, danetatik ein genun. Txakurran granja jun eta trineun ibili. Andra batek eruten ban eta alabik laguntzetzan. Oso jente jatorra.


Gero autobusin herri batea eta handik izotzezko kastillo bat ikustea. Kastilluk kapilli eta dana eukan argazkixan agertzen dan morun. Handik buelta herrire eta konprak eindde gero, txekak zeoze ikustea jun zin eta guk bestiok oinez 7 km ero atzea be txaboletarutz.

Bañe, ondiokan herritxik ez genun urte, goxin txakurran granjan ezaututako andri para gazkun kotxin eta berak erungo gatxunela. Ni benetan hango jentiaz emoziona ein nitxan.

Txabolan bertan barrun geunkagunetik sauni, geure konture berotu eta nahi genunin jun gainken. Asike, iluntzin berotu eta hazurrak bixkat berotzea. Freskotzea kanpoa urten eta zerun zeoze berdi ikusi genun.

-"Ene!! Aurora Boreala ezta ba ixango!!?"

Nik jantzi eta lagure juti proposatu neban eta holandesa bakarrik anima zan, bestik kantzata euazenela.

Han etzan ginan izoztute euan lagun ganin, ixiltxasunin. Zerun laino batzuk bai bañe orokorrin nahiko despejau. Eta han agertu zan, marra berde bat zerun, bixkaka formaz aldatzen jun zana. Kolorez ez zan holako intensu bañe zerun kruzaten ban alde batetik bestea.... Loteixi tokati latxeik ixan zan: behin jun, aprillin (bixkat berandu de ze zeru ya ezta horrenbeste iluntzen) eta ikusi ein.

Bixamonin Inari herrire jun ginan, Laponiantzako herri handixe dana bañe Lea-Artibai baten Amoto baño handixaua eztana ixango. "Siida" samin museu ikusi eta buelta txaboleta. Portzierto, autoestopin ein genun eta jenti majisisisisimu. Holandesa eta ni noruego batzuk erun gatxuen.

Eta atzaldin lagun ganin eskiatea dedika ginan, eski de fondo, ze alpino askoik ezin laike ein. Txekak eta holandesak ya kallu eindde eta belgi eta ni atzetik ezinin.

Horko biajeko bañe bakarra hizkuntzi ixan zan: txekak euran ama hizkuntzan jo-ta-su bromi gora, hitz-jolasak behera, barre algaraka... Belgi eta holandesa be Dutch hizkuntzan bixak gustoa demasin. Eta ni... "ondarrutar berba etxeko baten bat nahiroooooooot!!!!" Bai, inbirixi emozten.

Atzanengoko egunin Rovaniemi-re jun giñan, Laponiako hiriburu eta Santa Clausen etxi dan tokixe. Hor beste museo batea jun ginan: Arktikum. Asko gusta gaztan.

Bueltan trenin Helsinkire bañe billete normal buztik amatxute euazenela eta animalixan bagoikuk geunkaguzen erositxe. Belgin eta neure artin nahiku espekulaziñoi mental ein genuzen: "Ordun, igual toalla zaharren bat eruti hobeto behangañin jarri ero etzan ahal ixateko ze igual ezta sillaik egongo" eta "Zuk pentzatezu bañe animalixak lotute jungo dizela?" Han imaginaten genun geure buru pelikuletan morun animalixan bagoin, ganaro tartin, bentana baik eta ixebe baik... Bai, onena toalla bat eruti zan behangañeako.

Bestik egunak pasa ben geuri arpeire barrez horretxen konture. Atzanin bagoi normal bat zan, erropak eseitxeko pertxa eta buzti. Animali bakarra kato bat. Bañe... zeuek pentza baik hamen, tigrin familixakuk diz gero! En fin.

Eta ya abenturi amaitzeko, hau be gerta ein bir. Geu bostokandik aparte beste 4 pertzona eazen bagoin. Euretako bat bilbotarra. Atzanin ahal ixan neban baten bateaz ondarrutar berba ein.

10 Comments:

  • Amodioaren hizkuntza ibili behar zenduan!!!
    Por zierto, saunaz aparte zelan berotzen ziñan hango gaba hotzenetan? Lakurantzako pasiotxuan esaterako... :P Ea udaraz batera apurtxu bet berotzen zaren Magalitxu: atzazkalak zorroztu ta ehizan atara (treneko katutxue bezela).
    Ea noz joaten zaren plaire, nire kuadrilako batek Helsinkin dau oin behar eitxen ta esaten doste jendea plaire doala, ure ez dauela lar hotz.

    By Anonymous etxekalte, at 5:53 PM  

  • Edarki zabiz edarki...Erasmus bat eukitziagatik bakarrik merezi dau ikasten hastia berriz be!

    Baina gauzatxo bat...per seculla seculorum geratu bihar zera hor??

    By Blogger Sare, at 1:54 AM  

  • Etxe: banekixen, banekixen laguko pasiariai buruz galdetukoztazunela... :P Bai, jenti hondartza juten da bañe esandako morun, niri nahiko zikiñe eritxi gaztazen bai hondarra eta batxe ure be asike naxarot etxetik hurrin dakaten parke poli batea jun. Eta zuk emoteztazuzen konsejukin behatu, zozoak beleari ipurbeltz. Bueltan etorritxakun serixo einbikorou bixok berba...

    Sare, klasin einddako lagunakandik aparte, erasmuse ixan da karrerako gauzaik onena asike duda baik merezi dau. Eta ez, betirako ez naz gelditxuko bañe ondiokan beste tenporadatxu baten bai.Pentzamentoik bez beste nego bat hamen pasati...

    By Blogger magali, at 10:58 AM  

  • "(...)niri nahiko zikiñe eritxi gaztazen bai hondarra eta batxe ure be(...)"

    Magali! Arrigorriko hondartzan hazittako ondarrutar bat hori te gexaua soportateko inmunizata da!

    By Anonymous Artibai, at 12:01 PM  

  • iep!
    aspaldiko! duda bat:izotzezko gazteluko banko hoietan inor ausartzen al da exertzen? ze, uf! ze hotza ipurdin, pentsatzen hutsez!

    ta bertzetik gomendio bat: bertzeak euren hizkuntzan ari direla ta zu apartatu xamar sentitzen zarela euskaldunik eztagoelako? lasai neska! erremedioa errexa!_BOTA BERTSOA! eta eman inbidi pixkot ere beraiei!
    ongi segi!!

    By Anonymous julen, at 8:39 PM  

  • Julen, Magali horrelako lekuetan sartu orduko hormak ere urtzen dira ;)
    Sare noz joan bigara zure kotxien Magali bisitatzen?

    By Anonymous etxekalte, at 12:13 AM  

  • Nitzako tokirik bada hor kotxin? Biajeako kassetak neure konture.

    By Anonymous artibai, at 2:29 PM  

  • noski daola tokixa danontzako! Finlandian ez digute ta punturik kenduko ezta?
    musika de carretera ona baina, e!
    Etxe zuretzako bertso gaien repertorio edar bat.
    Julen, zu kopiloto, orientazio ona izango dozun konfiantza guztixaz.
    Baguazela MAGA!!!!!!!!!!!!

    By Blogger Sare, at 2:36 AM  

  • Hauxea poza! Etorri etorri, ya bakotxantzako plana pentzata dakat:

    -Etxe, zuri nire lagun finlandesa buztik presentakotzuaz eta gero zeure konture puntuk irabazti ;p

    -Artibai, zuri bertoko antropologixi etxeko noa jun esango netzuke: hevy-karaokea esate bateako?

    -Julen, trankil mutil, beruaz ezpaza ondo moldaten "ice-bar" ero izotzezko taberna bat be bara. Hori bai, txamarra eta buzti sartu bir hara barrure... ero Etxen tekniki jarratxu ezkeo, finlandesan bateaz, jejeje.

    -Sare, zuk eta bixok barakau noa jun eta zer behatu. Trankil, ez pentza hamenguk oso lanzauk dizenik, zuk pentza euskaldunan moruko lotzatixak bañe rubixuauan. Hombre, gitxienin bisti alegrateko eskertzen da...

    Abisa nox ailaten zazen, ordurako tortilla-patatasa eindde eukitxeko.

    Portzierto, nire etxeko atin numeru 69 de.

    By Blogger magali, at 2:59 AM  

  • Martxa horretan 69a atean ikusikozu bakarrik };-)

    By Anonymous etxekalte, at 9:23 PM  

Posta un commento

<< Home